XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
ZERBITZU OROKORRAK
Urtarrilaren 28ko 249/93 FORU AGINDUA, Bizkaiko Herrialde Historikoan 1993.eko denboraldian barne uretan arrantzan egin ahal izateko epealdiei eta gebenei buruzkoa.
Ibai Arrantzari buruzko 1942.eko otsailaren 20ko Legean, eta berau betearazteko onetsi zen 1943.eko apirilaren 6ko Araudian eta xedapen gehigarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, beharrezkotzat jotzen da 1993.eko denboraldirako arrain aprobetxamenduko motak arrantzatzeko epealdi baliogarriak araupetzea, haien biztanleriak babestu eta hobetzeko eta Bizkaiko Herrialdean nahikoa babesik edo nahikoa kiderik ez duten bestelakoen arrantza gebentzeko.
Honenbestez, eta Arrantzako Herrialde Kontseilua entzun eta gero, horretarako hain zuzen 1992.eko abenduaren 10ean batzartu zelarik, eta Bizkaiko Herrialde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/87 Foru Araueko 36 eta 64. artikuluetan,
1. artikulua.
Arrantzan harrapa daitezkeen motak.
Jarraian zerrendatuko diren motak 1993.eko honako arrantza denboraldi honetan zehar Bizkaiko Herrialde Historikoko barne uretan arrantzan harrapatu ahal izango dira:
Kodaka (
2. artikulua.
Arrantzan egin ahal izateko epealdi, ordu eta egunak.
2.1. Arrantzan egin ahal izateko epealdiak.
Honako denboraldi honetan erregimen askeko nahiz erregimen bereziko uretan izokinkideak arrantzan harrapatu ahal izateko epealdia, orohar, martxoaren 13tik uztailaren 31ra bitartekoa, biak barne, izango da.